Maiatzerako antolaturiko jarduerak

ELIKADURA LANTEGI TEORIKO – PRAKTIKOA

Maiatzaren 20tik 24ra, 11:00etatik 13:00era Arriaga Gizarte Etxean, diabeteseko hezitzaile batek eta sukaldari profesional batek errezetak eta aholkuak emango dizkigute. Egindako platerak zozkatuko ditugu
egunero. Elkartean izena eman maiatzaren 17a baino lehen. Irekia da, nahi duenak izena eman dezake, bazkide izan zein ez izan.

TRIKUHARRIEN BIDEA

Gipuzkoako Diabetes Elkarteak ibilaldia antolatu du “Trikuharrien bidetik” eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte.

  • ADINA: 30 urtetik gorakoentzat
  • NOIZ: Maiatzaren 25ean
  • NON: Bergaran
  • ORDUTEGIA: Bergarako autobus geltokian 9:30ean. Auto partikularrez Elosua auzoraino joan behar da.
  • IBILBIDEA: 10-15 km ingurukoa, Ugutz Basauri Gamboa geologoak lagunduta.
    Ibilaldiaren ondoren, nahi duena joan daiteke Altzasu elkartean egingo dugun bazkarira. MENUA:
    Entsalada, paella eta postrea 15€ (kopuru hori pagatu beharko da apuntatzeko unean).

ELKARTEAN IZENA EMA BEHAR DA MAIATZAREN 17a BAINO LEHEN

ANOAK ETA BALIOKIDETZAK: BIGARREN HITZALDIA – BILERA, MAIATZAREN 28AN – 18:30EAN

ZIHORTZA MARZÁN, diabeteseko erizainak bigarren hitzaldi bat emango da anoei eta baliokidetzei buruz.

Oraingoan 1500, 2000, 2500 kaloriako dietei buruz jardungo dugu… Zer gosaldu dezaket Zer bazkaldueta afaldu? Nola egin ditzaket elikagaien arteko trukeak. Jatetxeetan jatea… pizza anoak kontatzea, bokatak. Elkarteko lokaletan,

TXANGO KULTURALA: SANTO DOMINGO DE LA CALZADA –YUSOKO MONASTEGIA

Apunta ezazue data: Ekainaren 15a. Urte honetan bisitatuko dugu Santu Domingo de la Calzada eta Yusoko Monasterioa. Informazio guztia dugunean komunikatuko dizuegu.

OHARRA

Apirilaren 23an kuota pasatu genuen. Batzar Orokorrak onartu zuen moduan aurten 28 eurokoa da, aldizkaririk jasotzen ez duzuenen kasuan. “Diabetes FEDE” aldizkarian harpidetuta daudenentzat 38€ eta “SED” aldizkaria jasotzen duzuenok 44€.

Erreziboa duzuenok kuota elkartean bertan ordain dezakezue edo dirua sartu honako kontu honetan: 2095 3115 66 1091316116, izen-abizenak jarriz.

Elkartetik pasa zaitezkete ordainagiria jasotzeko Podologian eta abarretan deskontuak lortzeko.